Presoen eskubideen aldeko deia

Uztarria.eus 2010ko urt. 16a, 16:27

Helduen danborradako hamahiru taldetako kide banak sansebastianetan pegatinak jarrita, euskal preso politikoen eskubideen aldeko aldarria soinean eramateko eskatu dute. ‘Dagozkien eskubideen jabe, euskal presoak Euskal Herrira’ lelopean egin zuten agerraldia, ostegunean. Goiko argazkian, eskaera egin zuten danbor-joleak, Izarraitz pilotalekuan.