Mikel Aranburu, sagardo denboraldiari hasiera emanez

Uztarria.eus 2010ko urt. 13a, 16:17

Gaur (asteazkena) zabaldu dute Astigarragan sagardoaren denboraldia, eta aurten Realeko kideei egokitu zaie aroa irekitzea, futbol klubak iaz ehun urte bete zituela-eta. Han izan da Mikel Aranburu Realeko kapitaina, "gure sagardo berria" oihu eginez. Argazkian, Martin Lasarte Realeko entrenatzailea, Aranburu eta Jokin Aperribai presidentea gaur. ('Berria.info') Informazio gehiago