Badatoz sansebastianak

Uztarria.eus 2010ko urt. 13a, 11:12

Atzo, asteartea, egin zuten helduen danborradako lehenengo entsegua talde desberdinetako kideek. 21:00etan hasi zen entsegua eta 22:00ak arte jardun zuten danborra jotzen gerturatu zirenak. Gaur arratsaldean haurren txanda izango da (16:00etan) eta helduek bihar egingo dute bigarren entsegua (21:00etan). Goiko argazkian, atzoko entseguko irudi bat.