Bukatu dira gabonak

Uztarria.eus 2010ko urt. 7a, 09:55

Herenegun (urtarrilak 5) iritsi ziren Errege Magoak Azpeitira. Azken urteetako ohiturei jarraituz, trenez iritsi ziren eta herriko kaleetan zehar kabalgata egin zuten ondoren. Gero, San Martin egoitzan eman zioten amaiera kalejirari. Ekitaldi horiekin agur esan diegu gabonei. Orain, bertan ditugu sansebastianak. Argazkian, Erregeen Kabalgata, herenegun.