Larunbatean amaitu zuen Azpeitiko ezker abertzaleak barne eztabaida prozesua

Uztarria.eus |
2010ko urt. 26a, 13:13

Abenduan hasi zuten barne eztabaida prozesua larunbatean amaitu zuen Azpeitiko ezker abertzaleak. Hiru herri batzar egin eta hauetan eztabaidatu, ikuspegi desberdinak landu eta ekarpenak jaso ondoren, aurrera begirako ibilbidea finkatu du Azpeitiko ezker abertzaleak. Ibilbide hori Altsasun eginiko adierazpenean zehaztutako urratsen baitan egingo dute. Beraz, larunbatean, hilaren 23an, egindako batzarra 2eztabaida baten amaiera eta prozesu politiko baten hasiera" dela dio Azpeitiko ezker abertzaleak. Goiko argazkian larunbateko herri batzarra. Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu