Sansebastianetarako balkoiak apain

Uztarria.eus 2010ko urt. 19a, 13:48

Gaur eta bihar danbor soinua izango da nagusi herrian. Hori dela eta, giroan sartu asmoz, Alde Zaharreko hainbat etxetako balkoiak sansebastianetako maindireekin apaindu dituzte. Alde Zaharrean ez ezik, herriko beste hainbat kale eta auzotako balkoiek ere antzerako itxura dute. Goiko argazkian, Plaza Txikiko etxeetako balkoiak maindirearekin.