Iraurgi Ikastetxearen Gabonetako jaialdia

Uztarria.eus 2009ko abe. 14a, 20:18

Iraurgi Ikastetxeko Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta DBHko ikasleek urteroko Gabonetako jaialdia eskaini zuten joan den larunbatean, abenduak 12, Izarraitz pilotalekuan. Abestiak, bertsoak, antzerkia, dantza... Era askotako emanaldiak burutu zituzten, guraso eta etxekoen gozamenerako. Argazkian, ikasle talde bat, beren ikuskizuna eskaintzen (Urola Kostako Hitza)