Etxebeltz-Izarrako etxejabeen manifestazioa

Uztarria.eus |
2009ko abe. 1a, 12:39

Etxebeltz-Izarran babes ofizialeko etxebizitza (BOE) egokituta dutenek deituta, manifestazioa egin zuten, azaroaren 28an. Ehunka lagunek hartu zuten parte. Etxeak egiteko lanak geldituta daude, eta etxejabeek sustatzaileei (Altuna y Uria eta Amenabar enpresak) etxebizitzen lanei berriro ekiteko eta 2006ko hitzarmena betetzeko eskatu diete. Bestetik, Udalari hitzarmenaren inguruan hartutako jarrera "tinko" eusteko eta Leku Eder SA enpresari "azpijokorik" ez egiteko eskatu diete.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu