Sokamuturreko elastikoak salgai Jimenezek

Uztarria.eus 2009ko urr. 31a, 15:22

Sokamuturrari eta zezen-zaletasunari buruzko 'www.sokamuturrak.com' erdarazko webgunea martxan jarri zuela urtebete ospatzeko, elastikoa diseinatu du Jose Manuel Jimenez zezenzaleak. 30.000 bisita baino gehiago izan ditu webguneak lehen urtean, haren arabera. Elastikoak saltzeko mahaia jarriko du gaur (larunbata) eta bihar Azkoitian, Kontzejupen. Umeentzako zein helduentzako elkastikoak eskuratzeko aukera izango da, 15 euroren truke. Argazkian, Jimenez atzo, Azkoitian (Urola Kostako Hitza) Informazio gehiago