Trikuen aste bukaera

Uztarria.eus 2009ko urr. 30a, 17:29

2009ko Triku Festiek doinu eta aukera interesgarriz beteko du aste bukaera hau. Hamalau talde eta ikuskizun aukeran, gehienak Azkoitian, Matadeixen; baina Azpeitiko kaleetara ere iritsiko dira trikuen aste bukaeraren oihartzunak. Lehendabiziko emanaldia atzo (ostirala) izan zen, Matadeixen: Islandiako Kira-Kira bakarlaria (argazkian) aritu zen aurtengo Triku Festaren hasierako kontzertuaren protagonista. Informazio gehiago