Gorka Karapeto Euskadiko Txapeldun

Uztarria.eus 2009ko ira. 14a, 13:49

Atzo (igandea) bukatu zen Durangon (Bizkaia) jokatu den Dur&Go Eskalada Txapelketa. Patxi Usobiagak eta Mina Markovicek irabazi dute aurtengo lehiaketa. Gorka Karapeto eskalatzaile azpeitiarrak 9. postua lortu du. Bestetik, Dur&Gon Euskadiko Mendi Federazioak antolatutako Euskadiko Kirol Eskalada Txapelketa ere jokatu da. Gizonezkoetan eta senior mailan, Karapeto izan da onena, txapel berria lortuz.