Mendizaleek helduentzat irteera antolatu dute

Uztarria.eus 2009ko ira. 11a, 12:01

Oporraldia eta gero, Lagun Onak Mendi Bazkunakoek helduentzako irteera antolatu dute hilaren 19an. Oraingo honetan, Urkulueta-Arrietabaso-Arrueta mendi ibilaldia egingo dute; goiz ibilaldia izango da. Egun horretan, goizeko 08:00etan irtengo du autobusak Azpeitiko herriko plazatik. Autobusez MaƱariara joango dira, eta bost ordu inguruko ibilaldia egingo dute. Irteeran parte hartu nahi dutenek hilaren 17rako izena eman behar dute mendizaleen tabernan. Mendi elkarteko bazkideek 6 euro ordaindu behar dituzte; ikasle eta langabetuek 4 euro; eta, gainontzekoek, 10 euro. Prezio horretan autobusa bakarrik sartzen da. Argazkian mendizaleak Pikos de Europan, opor aurretik egin zuten azken irteeran. Informazio gehiago