Euskal Kopa Lan Mobel ISBrentzat

Uztarria.eus 2009ko ira. 7a, 13:47

Lan Mobel ISBk Euskal Kopa irabazi zuen atzo (igandea) Santurtziren aurka 80-88 irabazi ostean. Talde gogor bat gainditu behar izan zuten Lan Mobelekoek. Santurtzi hasieratik markagailuan aurretik ipini zen, baina Jon Txakartegiren taldeak ez zuen amorerik eman eta partida berdintzea lortu zuen. Amaierarako bi minutu falta zirenean Lasak hirukoitza lortu zuen eta handik aurrera azpeitiarrak izan ziren nagusi. Hilaren 19an, berriz, EBA Ligako lehenengo partida jokatuko du taldeak. Argazkian, Lan Mobel ISBeko jokalariak Euskal Koparekin. Informazio gehiago