Garmendiko lanak aurrera doaz

Uztarria.eus 2009ko ira. 28a, 14:17

Garmendiko hirigintza lanak aurrera doaz. Maiatzean hasi ziren Garate Anaia auzotik Garmendi Gainera bitartean espaloiak berritu eta aparkalekuak antolatzen. Udalaren arabera, aparkatzeko "arazo larria" dago inguru horretan, eta 60-70 autorentzako aparkakuak antolatuko dituzte. Lan horiek Espainiako Gobernuak obra publikoak sustatzeko agindutako diru laguntzen bidez egiten ari dira. Argazkian, Garmendiko lanak.