ACB mailako partida kiroldegian

Uztarria.eus 2009ko ira. 25a, 12:05

Iraurgi Saskibaloi Elkarteak antolatuta, Espainiako ACB mailako saskibaloi partida jokatu zuten Lagun Aro GBCk eta Valladolik taldeak atzo (osteguna), kiroldegian. Atsedenaldira arte Valladolid izan zen nagusi kantxan, baina atsedenaldia eta gero gipuzkoarrek partiduari buelta ematen saiatu ziren, eta markagailua berdintzea lortu zuten. Azkenean ezin izan zuten garaipena lortu, eta 71-79 irabazi zuen Valladadolidek. Argazkian, partidako une bat.