Zapo Txokon ikasturte hasiera

Uztarria.eus 2009ko ira. 21a, 13:15

Udako oporraldia amaituta, berriro Zapo Txoko Gaztelekura jolasera joateko garaia iritsi zaie herriko haurrei eta gaztetxoei. Ostiral arratsaldean festa egin zuten ikasturte berria hasteko; askaria, futbolin eta ping pong txapelketa eta txapa lehiaketak jokatuz ederki pasatu zuten 12 urtetik aurrerako gaztetxoek arratsaldea. Argazkian, gaztetxoak futbolinean jolasten. ('Urola Kostako Hitza')