Izena emateko epea zabalik

Uztarria.eus 2009ko ira. 16a, 12:00

Itsasi Euskal Kultur Taldeak dantza eskolan izena emateko epea zabaldu du. Izena emateko egunak, hilaren 15,16, 17 eta 22 dira, 17:30etik 19:30era bitartean, Jesus eta Maria komentuan Itsasik duen lokalean. Dantza eskolako matrikula 60 euro izango dela jakinarazi dute. Argazkian, Itsasi Dantza Taldearen 'Laga Boga' ikuskizuna.