Herri bazkarirako txartelak salgai jarri dituzte

Uztarria.eus 2009ko uzt. 29a, 12:17

Biharko (uztailak 30) herri bazkarirako txartelak salgai jarri dituzte herriko hainbat tokitan. Txartelak Orkatz, Korrale, Txarrantxa eta Zuhatzen eskuratu daitezke, bihar eguerdia bitartean. Ikasleek eta langabetuek 10 euro ordainduta eskura ditzakete eta, gainontzekoek, 15 euroren truke. 15:00etan da bazkaria herriko plazan. 17:00etan, txosnen gunea ireki eta jolasak egingo dituzte. 18:00etan, berriz, Zezenbeltzek antolatuta, gazteentzako zezenak izango dira Done Jakue kalean dagoen pilotalekuan. Argazkian, 2007ko herri bazkaria.