Salaketa, panel formatoan

Uztarria.eus 2009ko eka. 29a, 11:59

Azpeitiko ezker abertzaleko kideek panelak jarri dituzte kalean asteburu honetan, herrian egingo diren zenbait egitasmoren berri emateko. Adierazi dutenez, "egitasmo horiek guztiak EAren, Aralarren eta ezker abertzalearen artean adostutako eta onartutako aurrekontuei esker aterako dira aurrera", eta Udala kritikatu dute, "herriarentzat garrantzitsuak diren egitasmo hauen inguruan herritarrak ez informatzeagatik". Herritarrak panelak irakurtzera eta proiektuen jarraipena egitera animatu dituzte. Argazkian, herriko plazan jarri dituzten panelak.