Txalintxora irteera

Uztarria.eus 2009ko mai. 27a, 12:21

Txalintxo eguna izan zen igandean eta herriko hainbat gaztetxoek eta gurasoek elkarrekin egin zuten ibilaldia. Goizeko bederatzietan abiatu zen berrogeita hamar laguneko taldea Azpeitiko plazatik. Behin Txalintxora iritsi zirenean hamaiketakoa egin zuten, trikitilarien doinuak lagun. Eguraldi txarragatik Txalintxon egin beharreko jolasak Frontoi Txikian izan ziren. Informazio gehiago