Isabara irteera

Uztarria.eus 2009ko api. 30a, 13:05

Lagun Onak Mendi Bazkunakoak Isabara joango dira maiatzaren 1ean, 2an eta 3an. Goizeko 7tan irtengo dira bihar (ostirala) Enparantza Nagusitik eta igandean itzuliko dira. Antolatzaileen arabera, Oxanean hartuko dute ostatu eta mendi ibilaldiak bertan zehaztuko dituzte. Joan den larunbatean, berriz, IbaƱeta-Urepel ibilaldia egin zuten. Ordukoa da argazkia.