Larrazabal EAko zerrendaburua, Alkartetxean

Uztarria.eus |
2009ko ots. 9a, 09:27

Larrazabal EAko zerrenburua, Alkartetxean Jesus Mari Larrazabal Eusko Legebiltzarrerako EAko Gipuzkoako zerrendaburua Azpeitian izan zen ostiralean, EAko Alkartetxean. Euren hauteskunde programa hiru ardatzetan oinarritzen dela adierazi zuen: egungo egoera politikoa aldatzeko ekimena bultzatzea, "jende xehearen arazo zehatzentzat erantzun zehatzak" ematea eta gizartearentzat baliogarriak diren baloreak defenditzeko konpromisoa. Giza eskubide guztiak eta oinarrizko askatasunak errespetatuz, subiranotasunaren aldeko indarrak biltzeko ahalegina egingo dutela zioen. Argazkian, Larrazabal, erdian. Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu