Konposta egiteko materiala banatzen ari dira

Uztarria.eus |
2009ko ots. 6a, 10:19

Etxeko materia organikoa biltzeko bigarrengo fasea jarri dute abian eta gaiari buruzko informazio saioak ematen ari dira egunotan. Bilera horietan informazioa emateaz gain konposta egiteko materiala banatzen dute. Bihar (larunbata) izango da materiala jasotzeko azken eguna. Informazio saioak 09:00etik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara ematen dituzte, Sindikatu Zaharrean. Argazkian, teknikaria konposta erakusten herritar bati. Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu