Urbitarten, parkearen oinarriak jarrita

Uztarria.eus |
2009ko ots. 5a, 09:22

Sanjuandegiko Urbitarte auzoan haur parkea jartzekoa da Udala, bertako bizilagunen eskariari erantzuteko asmoarekin. Parkea urtarrilean jartzea aurreikusita zuen Udalak, baina arazo batzuk tarteko lanak atzeratu egin dira. Dena den, herenegun haur parkeko jokoak muntatzeko oinarriak jarri zituen Udalak eta datorren astean parkeko jokoak jartzea aurreikusten dute. Hala ere, oinarrian goma jarriko dute. Argazkian, Urbitarte plazatxoan jarri dituzten parkearen oinarriak.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu