Ezker abertzalearen ekitaldia, ertzainez inguratuta

Uztarria.eus 2009ko ots. 27a, 12:26

Ezker abertzaleak hauteskunde giroko ekitaldia egin du gaur (asteazkena) Azpeitian, plazan, eta hori ertzainez inguratuta egon da. Itziar Aizpuruaren hitzaldia 19:00etarako antolatuta zegoen, udaletxeko arkupeetan, eta ekitaldia hasteko ordua iritsi denean ertzain ugari plazan agertu dira eta eremuaren inguru guztian jarri ziren pilotak jaurtitzeko armekin. Argazkian, Aizpurua hitzaldian. ('Urola Kostako Hitza'). Informazio gehiago