Lan istripuen aurka elkarretaratzea egin dute

Uztarria.eus |
2009ko ots. 25a, 13:07

ELA sindikatuak elkarretaratzea egin du gaur (asteazkena) astelehen arratsaldean Urrestillan eraikitzen ari diren etxe batetik lurrera erori eta hil zen Jose Antonio Zendoiaren istripua salatzeko. 'Lan istripu gehiagorik ez' leloaren atzean egon dira, besteak beste, sindikatuko Azpeitiko arduradun Josu Galarraga, Ramon Irazu eskualdeko ardurana eta Juan Kruz Lopez, Gipuzkoako Probintziko arduraduna. Langileak ere han bildu dira, hildakoari azken agurra emateko. Bestetik, LAB sindikatuak ostiralean egingo du elkarretaratzea, 12:00etan, Loiola 91 eraikinaren ondoan. Argazkian, gaurko elkarretaratzeko une bat. Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu