Bi hilabete igaro dira ETAk Inazio Uria enpresaburua hil zuenetik. Uriaren kontrako hilketa ez ahazteko, hildakoaren sendiak hemendik aurrera hilaren hirugarren egunean elkartzeko erabakia hartu du. Gaur, otsailak 3, Loiolan bildu dira Inazio Uriaren senide eta lagunak, 13:00etan (argazkian). ETAk Inazio Uriaren hilketa bere gain hartu zuenetik egiten duten lehen elkarretaratzea izan da gaurkoa. Han izan dira, senideez gain, Nuria Lopez de GereƱu Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburua, Rafaela Romero Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidentea eta Eduardo Zubiaurre Adegiko burua, besteak beste. Informazio gehiago