Azpeitiarrak, Andoaingo Piano Jaialdian

Uztarria.eus |
2009ko ots. 19a, 13:27

Pasa den asteburuan Andoainen IV Piano Jaialdia ospatu zen. Azpeitiko Juan de Antxieta Musika Eskolakoak bertan izan ziren urteroko ohiturarekin jarraituz. 34 azpeitiarrek hartu zuten parte jaialdian. Guztiek diplomarekin itzuli ziren etxera eta dominei dagokienez 2 urrezko, 28 zilarrezko eta 4 brontzezko lortu zituzten. Argazkian, ikasleak eskuratu zituzten dominekin eta diplomekin.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu