Lagun Onakekoak, Itziarren

Uztarria.eus 2009ko ots. 18a, 11:06

Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatuta, hogei lagun Itziarrera joan ziren pasa den igandean. Goizeko zortziak aldera iritsi ziren Itziarrera, eta handik Santa Katalina ermitara jaitsi ziren. Ondoren Debara joan ziren eta Arbileko tontorrera igo ziren. Lasturrera jaitsi ziren gero eta bertako plazan hamaiketakoa egin zuten. Eguerdiko hirurak aldera itzuli ziren Azpeitira. Lagun Onak Mendi Bazkunekoek adierazi dutenez, martxoaren 7an egingo dute neguko azken ibilaldira. Orduan Aritxulegitik Larre-gainera joango dira eta ondoren Larre-gain sagardotegian bazkalduko dute. Argazkian, mendizaleek Santa Katalina ermitan.