Urbitarten hasi dira jolasak jartzen

Uztarria.eus 2009ko ots. 18a, 10:38

Sanjuandegiko Urbitarte auzoan hasi dira haur parkeko jolasak jartzen. Orain bi aste jolasen oinarriak jarri zituzten lur zoruan eta atzo bertan jolasak jartzeko lanak hasi zituzten. Auzoko dendari batek kontatu duenez, "zain-zain dago auzoko jendea jolas parkea noiz bukatuko. Nahiko luze egiten ari da. Azkenaldian egun batzuez geldirik egon dira, gainera". Izan ere, Udaleko Hirigintzako teknikariak azaldu duenez, "jolas parkean goma jartzeko hiru egunez eguraldi ona egitea ezinbestekoa da". ('Urola Kostako Hitza')