Dietista baten zerbitzua dute

Uztarria.eus 2009ko ots. 2a, 11:39

Lagun Onak Futbol Elkarteak Azpeitiko Eliku dietetika zentruarekin hitzarmena sinatu du. Ondorioz, klubeko lehen taldekoek Aitziber Aizpuru dietistaren jarraipena izango dute. Ostiralean, Lagun Onak-eko Espainiako Hirugarren Mailako futbol taldeko jokalariak banan-banan dietetika zentrotik pasatu ziren. Lagun Onak-ekoen esanetan, fisioterapia zerbitzua bezala dietistarena ere garrantzitsua da. Argazkian, Aitziber Aizpuru dietista, Lagun Onak Futbol Elkarteko presidentearekin, eta lehen taldeko entrenatzaile, kirol arduradun eta jokalari batzuekin. ('Urola Kostako Hitza')