Gabonetan ere, Bidezko Merkataritza bultzatzen

Uztarria.eus 2008ko abe. 26a, 12:37

Azpeitiko Misio Taldekoek Bidezko Merkataritza denda ireki dute. Denda Donejakue kalean dago eta urtarrilaren 5era arte egongo da irekita. Astelehenetik igandera 18:00etatik 20:00etara zabalduta egongo da gabonetako denda, igande goizean, 11:30etik 13:30era. 31n goizean bakarrik irekiko dute eta Urteberri egunean itxita egongo da. Argazkian, Frontoi Txiki ondoan Bidezko Merkataritza sustatzeko ireki duten denda.