Erdi kaleko lanetan ostrokoa

Uztarria.eus 2008ko aza. 28a, 13:17

Parte zaharra eraberritzeko lanak aurrera doaz, eta dagoeneko Erdi kalean harria jarri dute; zati txiki batean jartzea falta da, etxe zahar bat bota behar dutelako. Atzo arratsaldean (osteguna), Erdi kaleko obrak Plaza Txikiraino heldu ziren. Harria jartzen ari diren langileek ostrokoa jarri zuten bertan. Orain, Erdi kaleko kantoietan egingo dituzte lanak, eta era horretan Plaza Txikia eta Perez Arregi plaza eta bi plazen arteko hiru kaleak eraberrituta geldituko dira. Argazkian, ostrokoa Erdi kaleko lanetan. ('Urola Kostako Hitza')