Udalaren irudi berria

Uztarria.eus 2008ko urr. 24a, 17:55

Azpeitiko Udalak armarri berria du gaurtik (ostirala); goian dagoena. Aurreko irudian oinarritu direla esan dute prentsaurrekoan, eta "garbiagoa" egin dute. Bi kolore dauzka: okrea eta grisa. 'Azpeitia' hitza gehiago nabarmendute dute. Horretaz gain, jakinarazi dute 'Azpeitian zer?' udal aldizkaria berritu egin dutela eta datorren astean aterako dutela. Udalak web berritua ere izango du, azaro erditik.