Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraiko jolaslekuan lanean ari dira egunotan. Eskailerak zeuden tokian malda jarri dute, oztopoak kendu eta irisgarritasuna hobetzeko asmoz. Gainera, beheko haur parkea goiko jolaslekura pasatu dute. Bertan, saskibaloiko bi kantxa ere jarri dituzte. Argazkian, ikastetxeko lanak.