Beste behin, Lan Mobeleko txirrindulariak sarituta

Uztarria.eus 2008ko ira. 2a, 13:18

Larunbatean, Jubenil mailako txirrindularien XXXI. Larratxoko Zirkuitua jokatu zuten eta Lan Mobel-ek taldekako saria jaso zuen. Gainera, talde horretako Mikel Elorzak laugarren, BeƱat Mendiak seigarren eta Jon Iriartek zazpigarren egin zuten. Caja Ruraleko Eneko Garciak irabazi zuen lasterketa eta Viveros San Antoneko Gorka Olaizolak bigarren egin zuen. Argazkian Lan Mobeleko txirrindulariak.