Bizikletak uzteko aparkalekuak

Uztarria.eus 2008ko ira. 24a, 11:45

Bizikleten aparkaleku txikia jarri dute anbulatorio parean, Jose Artetxe kalean. Herriko 20 tokitan jarriko dituzte bizikletak aparkatzeko toki hauek, guztira, 150 bizikleta aparkatzeko aukera izango delarik. Bizikletak gehiago erabiltzeko eta autoa alde batera uzteko ekimena da Udalak bultzatu nahi duena. Argazkian, Jose Artetxe kalean jarri duten bizikleten aparkalekua.