Udal bulego batzuek toki berria dute

Uztarria.eus 2008ko ira. 15a, 11:28

Parekidetasuneko, Kiroletako eta Kulturako Azpeitiko udal bulegoek toki berria izango dute, udaletxeko hirugarren solairuan; Hirigintzako eta Ingurumeneko udal bulegoen ondoan, zehazki. Parekidetasuneko eta Kulturako teknikariak atzotik toki berrian daude lanean eta Kiroletakoa laster aldatuko da. Parekidetasuneko eta Kiroletako bulegoek orain arte Sindikatu Zaharrean izan dute tokia eta Kulturakoak, berriz, udaletxeko bigarrengo solairuan. Udalak, udaletxeko hirugarren solairuko zati batean lanak egin eta eraberritu egin du, eta leku horretan egin du tokia hiru udal bulegoentzat. Argazkian, udal bulegoak toki berrian, udaletxeko hirugarren solairuan ('Urola Kostako Hitza').