Erdi kaleko berritze lanak aurrera doaz

Uztarria.eus 2008ko ira. 1a, 14:19

Erdi kaleko berritze lanak aurrera doaz eta adokinaren parte haundi bat jarrita dute jada. Pasa den maiatzean hasi ziren bertan lanean, kanalizazioak hobetu eta eraberritzeko, eta urtebete inguru beharko duten arren bukatutzat emateko pixkanaka ikus daitezke aurrerapenak. Argazkian, Erdi kaleko adokinatze lanak.