Film musikala prestatzeko kastinga egiten ari dira azpeitiarrak

Uztarria.eus 2008ko eka. 27a, 15:47

Euskal Telebistak eta Pausoka ekoiztetxeak Go!azen film musikala prestatzeri ekin diote. Azpeitia inguruan grabatuko dituzte filmaren hainbat eszena, uztailaren 14tik abuztuaren 8a bitartean.Filmeko protagonistak dagoeneko aukeratuta dituzten arren, gainontzeko aktoreak aukeratzeko kasting-ak ari dira egiten gaur, ostirala, Iraurgi Ikastetxean. Argazkian, kastingera aurkeztu diren herritarretako batzuk gaur goizean ('Urola Kostako'). Informazio gehiago