Oskorrirekin kontzertua prestatzen

Uztarria.eus 2008ko mai. 29a, 14:18

Udal Musika Bandakoek eta Juan Antxieta Musika Eskolako abesbatzako haurrek Oskorrikoekin entseatu zuten herenegun (asteartea), Izarraitz pilotalekuan. Kontzertua larunbatean emango dute, 19:30etik, hantxe. Musika Bandak eta Oskorrik kontzertu osoa elkarrekin joko dute, eta 70-75 haurrek osatutako abesbatzak 'Lamikizko sukaldaria' eta 'Umepurri' abestiak kantatuko dituzte. Argazkian, Natxo de Felipe Oskorriko kantaria (ezkerrean), Izarraitzen asteartean. ('Urola Kostako Hitza')