Aparkatzea debekatuko dute

Uztarria.eus 2008ko mar. 26a, 17:01

Perdillegi kalera doan errepidean ezin izango da aparkatu hemendik aste batzuetara. Betharramdarrak eta Perretxiko arteko aldapan jarriko dute debekua. Izan ere, haurrekin Perdillegira igo behar duten autobusek arazoak izaten dituzte ezker erreian autoak aparkatuta egoten direlako. Dagoeneko debekuaren berri ematen duen seinalea jarri dute, oraindik estalita dagoen arren, eta udaltzaingotik jakinarazi dutenez, pibota berdeak jarriko dituzte. Argazkian, Perdillegira doan errepidea eta aparkatzea debekatzen duen seinalea, oraindik estalita.