EAJk hauteskundeetako hautagaiak aurkeztu ditu Azpeitian

Uztarria.eus 2008ko ots. 28a, 12:23

Atzo (otsailak 28, osteguna) EAJ alderdiak Espainiako hauteskundeetarako prestatu dituen hautagaiak aurkeztu zituen Azpeitian. Alderdi horrek Azpeitiko udaletxean dituen zinegotziak, Gipuzkoatik Espainiarako aurkeztu duten hautagaia eta beste zenbait alderdikide propaganda banatzen aritu ziren kalean. Gero, Sindikatu Zaharrean mitina eskaini zuten. Martxoaren 9an izango dira Kongresuko eta Senatuko bozak eta dagoeneko hauteskunde kanpaina ofiziala zabalik dago. Argazkian, EAJko kideak plazan, atzo. Informazio gehiago