Flamenkoa, Gaztetxean

Uztarria.eus |
2008ko urt. 31a, 10:26

Azpeitiko Gaztetxean flamenkoa ikasteko saioak antolatu dituzte. Joan den asteartean hasi ziren klaseak eta ikastaroan parte hartzen ari direnen arabera, "arrakasta" izan du. 20 bat lagunek eman dute izena. Baina nahi duen orok parte hartu dezake eta doan da. Saioak asteartetan izango dira, Gaztetxean, 19:00etatik 20:30era. Bestalde, gitarra ikastaroa ere aurrera doa Gaztetxean. Hori ere asteartetan izaten da, 19:00etan. Argazkian, joan den asteartean egin zuten saioa, Gaztetxean. Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu