879 lasterkari heldu San Silbestren; orain arteko marka

Uztarria.eus 2007ko abe. 31a, 14:37

Azken urteetan bezala, ehunka lagunek urteari agur lasterketa eman diote Azpeitian gaur (astelehena), San Silbestre probarekin. Helduetan 879 lasterkarik irten dute; orain arteko gehien. Umeetako parte-hartzean ere marka hautsi da. XEYE Azkoitiko eta Azpeitiko atletismo taldeak antolatzen du lasterketa, eta bildutako dirua 'Urola Kostako Hitza' ematen dio. Helduetan gizonezkoetan Dabhi Miloudik irabazi du, emakumezkoetan Ainhoa Sanzek. Argazkian, San Silbestrean, gaur, hainbat korrikalari. Informazio gehiago