Etxebizitzen inguruko panelak jarri dituzte Gazte Asanbladakoek

Uztarria.eus 2007ko urr. 26a, 13:54

Etxebizitzen inguruko panelak jarri dituzte Azpeitiko Gazte Asanbladako kideek herrian zehar. Panel horien bidez, etxebizitza politika berri bat eskatzen dute asanbladako kideek eta Etxebeltz-Izarran egingo dituzten Babes Ofizialeko Etxebezitzen inguruko zenbait datu ere jarri dituzte. Gazte Asanbladak dio etxebizitza horietan izena emateko baldintzak betetzen ez dituzten pertsona asko etxebizitza duin bat lortzeko aukerarik gabe dagoela eta izena eman dutenen artean ere asko etxebizitzarik gabe geldituko direla, etxe gutxiago baitago apuntatutako jendea baino. Argazkian, Azpeitiko Gazte Asanbladak Perez Arregi plazan jarri duen panela, gaur, ostirala.