'Sexualitatea askatasunez bizi!' aldarria batukadarekin batera

Uztarria.eus 2007ko eka. 29a, 12:40

Atzo (ekainak 28, osteguna) gay, lesbiana eta transexualen harrotasun eguna ospatu zen batean eta bestean. Azpeitian ere ortzadarraren kolorez jantzi ziren kaleak. Batukada egin zuten arratsaldeko zazpietan plazatik abiatuta. Sexualitatea askatasunez bizitzeko eskubidea aldarrikatu zuten kaleetan zehar. "Gure mugak gainditu eta sexualitatea askatzeko 'tolerantziaren' mozorroa erantzi dezagun" dei egin zuten Urola Kostako Koordinadora Feministako kideek. Argazkian, atzo arratsaldean egin zuten batukada, Erdi kalean. Informazio gehiago