Euriteen ondorena

Uztarria.eus 2007ko mar. 29a, 14:17

Euri asko ari da egiten azken egunotan. Nuarbeko Ibaieder urtegia %100ean egon da beteta aste honetan eta husten dihardute. Orain, %98an dago beteta. Urola ibaiaren mailak ere nabarmen egin du gora azken egunetan. Argazkian, urak ekarritako adar eta zakarrak Urola ibaian, Enparango zubi parean.