Korrika jendetsua igaro zen Azpeititik

Uztarria.eus 2007ko mar. 28a, 14:32

Azpeitira ere heldu da Korrika. Larunbat gaueko ordu txikietan igaro bazen ere, jende ugarik egin zuen lasterka Korrikarekin batera. Euskararen festari iluntzeko txotxarekin eman zioten hasiera. Ondoren, goizeko laurak aldera iritsi zen Korrika, Zestoa aldetik. Uztarria Kultur Koordinakundeak ere hartu zuen lekukoa (Legarda Sukaldeen aurretik Esklabetara). Argazkian, Uztarriako kideak Korrikako lekukoarekin.