'Gelatxo' soinujolea hil da; aski ezaguna zen Azpeitian

Uztarria.eus 2007ko urt. 29a, 15:18

Gaur (astelehena) goizaldean Pedro Sodupe 'Gelatxo' soinujole ezaguna hil da, 78 urte zituela. Elgoibaren jaio zen eta azpeitiar trikitilariekin askotan jo izan zuen, baita Azpeitian bertan ere. Argazkian, adibidez, berari 1947an egindako omenaldian, Miguel Iturbide edota Antonio Aranaga 'Auntxa'-rekin ageri da (goian ezkerretik hasita, Leandro Untzeta, Madarixa Txikia, Boni Iturbide, Arbe, Mario Serrano, Joxe Mari Iturbide eta Otola; behean, Sakabi, Kandido Beristain, Patxi Iturbide, Gelatxo, Miguel Iturbide eta Auntxe). Pako Aristi urrestildar idazleak 2001ean Gelatxoz biografia idatzi zen: 'Gelatxo, soinuaren bidaia luzea'. Hileta elizkizuna bihar (asteartea) izango da, Elgoibarren, San Bartolome parrokian. Informazio gehiago